Luzatu egin da Bilbao Bizkaia Pintxo Txapelketaren XV. Edizioan izena emateko epea
Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, 2012ko “Bilbao Bizkaia-Pintxo Txapelketa”ren XV. Edizioaren antolatzaileek, lehiaketan izena emateko epea irailaren 19ra arte luzatzea erabaki dute. Bilboko eta Bizkaiko ostalaritza-establezimenduek hiriaren eta lurralde historikoaren irudi gastronomikoa sustatzeko, miniatura sukaldaritza ezagutzera emateko eta barrako ostalaritza bultzatzeko ekimen honetan parte hartzeko beste aukera bat dute.