lunes, 1 de octubre de 2012

2012ko Bilbao Bizkaia – Pintxo Txapelketak partaidetza handia lortu du

Hirurogeita bat establezimenduk eman dute izena “Bilbao Bizkaia – Pintxo Txapelketa 2012”ren hamabosgarren edizioan. Txapelketak partaidetza eta oihartzun handia lortu du sektore profesional honetan, eta horren adierazgarri da parte-hartzaileak, besteak beste, Bilboko 45 taberna eta jatetxe ezagunenak direla eta beste 16 Bizkaia osoan ospe handia duten eta elkarrengandik oso urruti dauden establezimenduak direla (Astrabudua, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Busturia, Durango, Ermua, Gatika, Getxo, Mungia, Portugalete…).
Aurrerantzean ilusioz betetako aldi bat hasiko da, eta, bertan, epaimahaiak establezimenduak bisitatuko ditu bi kategorietan (bakalaoa eta librea) prestatu dituzten pintxoak dastatzeko eta zazpi finalistak aukeratzeko. Bisitak dastaketa-astean egingo dituzte, urriaren 12a eta 21a artean, hain zuzen. Egun horietan, pintxo bakoitzaren prezioa 1,50 eurokoa izango da, eta herritarrek SMS bidez eman ahalko dute botoa, “Publikoaren sari berezia” emateko. Sari hori eta “Urrezko Zotza” eta “Pintxo-barrarik onena” sariak Artxandako Ostalaritza Eskolan urriaren 23an egingo den ekitaldi berezi batean banatuko dira.

No hay comentarios: